EUSKADI.-BBK Gestion-ek funts mistoen kudeatzaile onenaren sari bat jaso du

Actualizado: lunes, 8 febrero 2010 17:10

BILBO, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Thomson Reuters enpresa entzutetsuak BBK Gestion-i eman dio funts mistoen kudeatzaile onenaren "Lipper Fund Award 2010" saria. Profesionalek BBK-ko fondoen "kudeaketa sendoa" nabarmentzen dutela agerian geratu da sari horrekin, erakunde bizkaitarreko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

BBK Gestion-ek beste bi sari ere jaso ditu azken urteetan: 2007an erakunde kudeatzaile onena izateagatik, eta 2008an errenta finkoko fondoen kudeaketa onagatik. Saritutako funtsen kategorian, ondoko fondo hauek daude: BBK Mistoa (2009an % 16,17ko errentagarritasuna lortu zuen), Baskeplus (%13,38 handitu zen bere balioa) eta hainbat inbertsio-profiletara egokitzen diren Kudeaketa Aktiboko funtsak.

2009ko ekitaldian, balantze onena daukan erakunde kudeatzaileetako bat izan zen BBK Gestion SGIIC. Izan ere, administratu dituen funtsen bolumena %15 hazi zen, eta sektoreak oro har administratutakoena, aldiz, %3 murriztu. Emaitza horri esker, BBK Gestion-ek laugarren postua lortu du 2009an gehien hazi ziren aurrezki kutxetako erakunde kudeatzaileen sailkapenean. "Erregistro on horiek BBKren Inbertsio Fondo Bermatu berrien harrera bikainaren ondorio dira", gaineratu dute.

Ildo horretan, gaur egun merkaturatzen ari den BBK Bermatua Europa fondoa nabarmendu dute erakundetik. BBKren ondarearen gaineko Bermearekin, funts honek UTB %3,24ko gehienezko errentagarritasuna eskuratu dezake, EuroStoxx indizeak datozen hiru urteetan daukan bilakaeraren arabera.