EUSKADI.-Begoñako igogailua itxiko du gauez Bilboko Udalak Aste Nagusian zehar, su artifizialak direla eta

Actualizado: viernes, 14 agosto 2009 12:32

BILBO, 14 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak gaur jakinarazi du abuztuaren 15etik 23ra bitartean Begoñako igogailua itxita egongo dela 22:15etik 7:00ra bitartean, gutxi gorabehera.

Aste Nagusiko su artifizialak direla-eta egongo da itxita igogailua ordu horietan, hain zuzen ere, suok Etxebarriako Parketik jaurtiko direlako egunero 22:30etan.