EUSKADI.-Bi adingabe atxilotu dituzte Irunen (Gipuzkoa) kutxazain automatiko bataen emakume bati dirua lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: jueves, 23 abril 2009 14:43

DONOSTIA, 23 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 17 urteko adingabeko bi atxilotu zituzten atzo gauean Irunen (Gipuzkoa) indarkeria erabiliz egindako ustezko lapurreta delitu bat leporatuta. Emakumezko bat kutxazain automatiko batetik dirua ateratzen ari zela lapurretan egin nahi izan zioten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo gauean, 21:30ak aldera, bi adingabekok lapurretan egin nahi izan ziotela salatuz dei egin zion emakumezko batek Ertzaintzari. Agenteei adierazi zienez, Belaskoenea aldean dagoen kutxazain automatiko batetik 70 euro ateratzera zihoanean mutil bat eta neska bat hurbildu omen zitzaizkion.

Segidan, mutilak besotik heldu omen zion baina berak askatzea lortu ostean oihu egin eta 112 telefonora deituz laguntza eskatzeko aukera izan omen zuen. Ustezko lapurrek alde egin bazuten ere, Elizatxo Etorbidean aurkitu zituzten Ertzainek eta bertan atxilotu zituzten.

Bi atxilotuek dituzte aurrekari polizialak. Neska, guztira, bederatzi aldiz atxilotu dute, eta berarekin zihoan mutila, beste bitan. Aurki aurkeztu beharko da bikotea agintaritza judizialaren aurrean.