EUSKADI.-Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen, bat adingabea, lapurtutako ziklomotor batean zihoazela

Actualizado: miércoles, 24 junio 2009 15:15

GASTEIZ, 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 17 eta 18 urteko gazte bi atxilotu dituzte gaur goizaldean Gasteizen, lapurtutako ziklomotore batean aurkitu ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Gaur goizaldean, 2:20 aldera, Gasteizko Santiago kalean zebiltzan Ertzaintzaren herritarren segurtasunerako patruila bateko agente batzuek ziklomotore bat bultzaka zeramaten bi gazte antzeman dituzte.

Zerbait gertatzen ote zitzaien jakiteko hurbildu zaizkienean, gazteetako batek korrika alde egin du eta agenteek, beste gaztea atxikitzea lortu du.

Segidan, ibilgailua ordu batzuk lehenago Gasteizen bertan lapurtua izan zela jabetu ziren agenteak eta ondorioz, beraiekin zeukaten 17 urteko adingabekoa atxilotu dute lapurreta delitu bat leporatuta. Handik gutxira, Cadena y Eleta Apezpikuaren kalean aurkitu dute beste ustezko lapurra (18 urte); agenteak nahasteko arropaz aldatu zen.

Atxilotutako adingabekoa bere legezko tutoreen esku jarri dute hala eskatzen diotenean epailearen aurrean aurkezteko betebeharrarekinh, eta bere gaizkidea, bitartean, aurki jarriko dute epailearen esku.