EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon bikotekideei tratu txarrak emateagatik

Actualizado: jueves, 25 febrero 2010 13:08

BIILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzarne agenteek 41 eta 20 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Bilbon genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita. Atxilotuek bikotekideei eraso egin zieten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Lehen kasua atzo arratsaldeko 17:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirela gertatu zen, Bilbon. Ordu horretan, patruila bat Zabalbide kalera bertaratu zen, etxebizitza batean erasoak egon zirela jakinarazi baitzioten. Heldu zirenean, agenteak motxila batekin eraikinetik irteten ari zen gizonezko batekin gurutzatu ziren atarian. Jarraian, ertzainak ustezko biktimarekin harremanetan jarri ziren.

Emakumezkoak kolpe gogorra zuen aurpegian eta agenteei jakinarazi zien senarrak eraso egin ziola eta etxetik alde egin zuela. Agenteek biktimari galdetu zioten ea senarra (ustezko erasotzailea) minutu batzuk lehenago motxila batekin irten zen. Datua baieztatu ostean, agenteetako bat kalera irten zen eta erasoaren ustezko egilea atzeman zuen.

Gertatutakoa egiaztatu ostean, 41 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten, genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita. Kalez jantzita zihoan Ertzaintzaren baliabide batek biktima ospitalera eraman zuen, bertan artatu zezaten.

Bigarren kasua gaueko 23:00ak aldera jazo zen Bilbon. Ordu horretan, emakumezko bat Zabalburuko ertzainetxeko herritarren arretarako bulegora bertaratu zen, oso urduri eta negarrez. Emakumeak jakinarazi zuenez, senarrak eraso egin zion eta, une horretan, ertzainetxearen kanpoaldean zegoen. Emakumeak ubeldura bat zeukan eskuin masailalbo-hezurrean eta aurpegia erabat gorrituta zuen.

Ertzain bat kanpora irten zen segituan eta, metro gutxira, ustezko erasotzailea aurkitu zuen. Gertatutakoa ikertu ostean, agenteek gizonezkoa (20 urte) atxilotu egin zuten, genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita. Ondoen, kalez jantzita zihoazen ertzainek emakumea ospitalera eraman zuten, zauriak artatzeko.