EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon furgoneta batean lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: miércoles, 3 marzo 2010 13:58

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bi gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean Bilbon indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea egotzita. Bilbon aparkatutako furgoneta batean sartu nahian harrapatu zituzten ertzainek, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak atzo arratsaldeko 16:00ak aldera jazo ziren. Bilboko Abando auzoan zaintza lanak egiten ari zen patruila batek aparkatutako ibilgailu bateko leihoaren kontra harri bat jaurtitzen ari zen gizon bat ikusi zuen.

Ertzainak hurbildu ziren eta eremuan jagoten zebilen beste gizon bat ikusi zuten; hortaz, ustezko bi lapurrak atxilotu zituzten, ibilgailu batean lapurtzen saiatzea egotzita. Furgonetako (Ope Vivaro bat) leiho baten kristalak hainbat kolpe zeuzkan, baina ez zegoen hautsita.

Atxilotuak (23 eta 28 urteko bi gizonezko) atxilotu eta polizia-egoitza batera eraman zituzten, eta epailearen esku noiz uzten dituzten zain daude.