EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen lonja batean lapurtzeagatik

Actualizado: martes, 2 marzo 2010 17:44

GASTEIZ, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bi gizonezko atxilotu dituzte gaur goizaldean, Gasteizko Zaramaga auzoko lonja batean lapurtzen saiatzea egotzita. Atzemandakoak apalategiak miatzen harrapatu dituzte ertzainek. Sarrera-atea indarrez zabalduta sartu dira lonjan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertakaria goizaldeko 00:50ean jazo da, herritar batek Ertzaintzari jakinarazi dionean bi gizonezko Gasteizko Zaramaga auzoko lonja batean lapurtzen ari zirela. Patruila bat bertaratu eta lonjaren kanpoaldean miatzen ibili da. Sarrera-atea indarrez zabalduta zegoela baieztatu dutenean, agenteak barruan sartu dira eta bi gizonezko harrapatu dituzte zenbait apalategitako objektuak manipulatzen.

Ertzainek bi susmagarriak identifikatu eta atxilotu dituzte, lapurreta delitu bat egotzita. Atxilotuak, 18 eta 19 urtekoak, polizia egoitza batera eraman dituzte beharrezko eginbideak burutzeko eta, datozen orduotan, epailearen esku geratuko dira.