EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Sestaon (Bizkaia) pertsona bat bide publikoan erasotzeagatik

Actualizado: viernes, 3 julio 2009 19:31

BILBO, 3 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bi gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean Sestaon (Bizkaia) oinezko bat pikotx eta puntadun objektuarekin erasotzeagatik. BI-628 errepidetik kalez jantzita zihoan Ertzaintzaren patruila bat gertaeraren lekuko izan zen eta biktimari laguntza eman zion. Aldi berean, erasotzaileak atxilotu zituen, Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertaera 18:30etan jazo zen. BI-628 errepidetik zaintze lanak egiten ari zen elementu bereizgarririk gabeko auto ofizial bateko Ertzaintzaren agenteek Urbinaga (Sestao) inguruan gizon batzuk pertsona bat erasotzen ikusi zuten. Berehala autoa gelditu, biktima artatu eta anbulantzia bat eskatu zuten. Aldi berean, erasotzaileak atxilotu zituzten.

Osasun-zerbitzuko kideek biktima ospitalera eraman zuten, buruan, sabelaldean, bizkarrean eta beso batean zituen zauriak eta ebakiak sendatzeko.

Atxilotuei -22 eta 24 urteko bi gizoni- pikotx bat aurkitu zieten. Segidan, polizia egoitzara eraman zituzten, eta epailearen esku noiz jarriko zain daude orain.