EUSKADI.-Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon kiosko batean labana batekin lapurtzeagatik

Actualizado: viernes, 8 enero 2010 12:48

BILBO, 8 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 eta 24 urteko gazte bi atzeman dituzte gaur goizaldean Bilbon larderia erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta. Irala auzoko kiosko batean lapurtu dute bi atxilotuek labana bat erabiliz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur goizaldeko 5:00ak aldera, Bilboko Irala auzoko kiosko batean bi gaztek lapurretan egin dute kioskoa ireki berri zuen langile bati kutxa gotorreko dirua emateko labana batekin mehatxu eginez. Kutxan zeuden txanpon eskasak eskuratu bezain laster, alde egin dute bi gazteek.

Berehala dei egin dio biktimak Ertzaintzari. Bertaratu den patruila batek, biktimak emandako ustezko bi egileen deskribapenekin bat zetozen bi pertsona antzeman ditu inguruetan eta ertzainek, identifikatu egin dituzte; kioskotik ostutako txanponak eta labana bat aurkitu dizkiete susmagarriei. Hortaz, larderia erabiliz egindako lapurreta baten ustezko egileak izatea leporatuta atxilotu dituzte 22 eta 24 urteko gazte biak.