EUSKADI.-Bikote bat atxilotu dute Gasteizen etxe bat usurpatu izanagatik

Actualizado: lunes, 27 abril 2009 18:54

GASTEIZ, 27 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat eta 15 urteko neska adingabeko bat atzeman zituzten joan den larunbatean Gasteizen etxe baten usurpatze delitua leporatuta. Etxe batera sarrerako atea ustez indarra erabiliz ireki ostean sartu omen ziren eta barruan lotan harrapatu zituzten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Joan den larunbat arratsaldean, 14:45 aldera, lagun batek Ertzaintzari deitu zion. Izan ere, Gasteizko Jurizmendi auzoan zuen etxe baten barruan hainbat pertsona sartu omen ziren bere baimenik gabe. Agenteek, iristean, eraikuntzako bi pisuetako batean (salmentan zegoen) bikote bat zegoela ikusi zuten. Gainera, sarrerako atea indarra erabiliz irekita zegoen eta hainbat armairu hankaz gora zeuden. Bi susmagarriek aurrekari polizialak dituzte eta ustez, gaua igarotzera sartu ziren etxe hartan. Berehala biak atxilotu zituzten.

Bietatik gazteena (adingabeko neska) aurki aurkeztu beharko da agintaritza judizialaren aurrean eta gizonezkoa, bitartean, atzo jarri zuten epailearen esku.