EUSKADI.-Bikotekidea jo eta mehatxatu duen 52 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: jueves, 23 julio 2009 19:00

BILBO, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 52 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Bilbon, genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita. Dirudienez, atxilotuak bikotekideari eraso eta herio-mehatxua egin zion, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Atzoko 21:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirela, senarrak jo berri zuela jakinarazi zion emakumezko batek Ertzaintzari. Gertakariak Abandoko (Bilbo) etxebizitza batean jazo omen ziren.

Patruila bat biktimarekin kalean harremanetan jarri zenean, emakumeak (zenbait ubeldura zituen aurpegian) jakinarazi zuen senarrak buruan jo zuela, eztabaida baten ostean. Halaber, tratu txarrak eta irainak ohikoak zirela azpimarratu zuen, bai bere aurka bai 13 eta 15 urteko bere bi seme-alaben kontra.

Etxera heldu zirenean, gizonezkoak herio-mehatxua egin zion emakumeari ertzainen aurrean; beraz, atxilotu egin zuten. Gainera, seme-alabek biktimak esandakoa baieztatu zuten.