EUSKADI.-Bilbao.Gaua egitasmoak espazio berria jarri du martxan Bilboko taldeek eta bandek bertan jo dezaten

Actualizado: jueves, 4 marzo 2010 14:44

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilbao.Gaua gaueko aisi-programa alternatiboak 'Local Stage' izeneko ekimena jarri du abian, Bilboko taldeek eta bandek zuzenean jotzeko espazio bat, taldeek euren musika erakusteko eta jendaurrean debutatzeko espazio bat, alegia. Emanaldiak hileko lehenengo ostiralean izango dira Elexabarriko Gaztegunean.

Ekimenean parte hartzeko taldekide gehienek 16 eta 35 urte bitartean izan behar dute eta bi, gutxienez, Bilbon erroldatuta egongo dira, Bilboko Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

'Local Stage'-n parte hartu nahi duten taldeek 944 447 965 telefonora deitu behar dute edo, bestela, mezua bidali posta elektronikoaren bidez auzo@gazteleku.org edo bilbao.gaua.rekalde@ayto.bilbao.net helbideetako batera, informazioa jasotzeko.

Ekimenak, eszenatokiaz gain, zerbitzu gehigarri zabala eskaintzen die taldeei, musikaren arloarekin zerikusia dutenak eta taldeen premiei erantzun nahian.

Horrela, zerbitzu horietako batzuk dira zuzeneko emanaldia doan sonorizatzea eta grabatzea; bideo-klipak egitea edo kamera askorekin grabatzea zuzenean; musikako ikastaroak eta tailerrak; DJ set-ak; 'Local Stage'-n egiten diren kontzertuen publizitatea eta zabalkundea, doan; eta maketak aurkeztea lagunei, akustikako set-ak, musikako maratoiak eta monografikoak, truke-azokak. Zerbitzu horiek gzutiak aukerakoak dira, eta taldeak berak erabakiko du zein eskatu, baina ezin du zerbitzu bat baino gehiago eskatu.