EUSKADI.-Bilbobuseko A3 lineak Jesusen Bihotza Plazan duen geraleku bat Kale Nagusira aldatuko da bihartik

Actualizado: jueves, 4 febrero 2010 12:30

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio Sailak Bilbobusek Jesusen Bihotza Plazako 2 zenbakiaan duen geralekua kendu eta Kale Nagusiko 74 zenbakira eramango du, Ramon Basterrarekiko izkinara, hain zuzen ere.

Behin betiko aldaketa hau Bilbobuseko A3 lineara mugatuko da, Jesusen Bihotza Plazan dagoen ibilgailu-zirkulazioa arintzeko asmoz. Plazan pilaketak gertatu ohi ziren autobusak bertatik igarotzen zirenean.

Bilboko Udaletik gaur jakinarazi duenez, aldaketa honek ez du eraginik izango autobusaren ibilbidean, eta ondorioz, Olabeaga eta Moyua Plazaren arteko joan-etorriak egiten jarraituko du.