EUSKADI.-Bilboko Ibaiondo barrutiko udaltegia hautesleku bihurtuko da asteburu honetan Aljeriako hauteskundeak direla eta

Actualizado: viernes, 3 abril 2009 13:43

BILBO, 3 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Ibaiondoko barrutiko udaltegia -Alde Zaharreko Burtsaren eraikina- hautesleku bihurtuko da asteburu honetan, Aljeriako herritarrek hurrengo bost urteetarako Errepublikako presidentea hautatu ahal izateko.

Modu horretan, Bilboko Udaleko Herritarrekiko Harremanetarako Sailak lankidetza eskaini du eta hauteslekua prestatu du Estatuko iparraldeko herritar aljeriarrek bozkatu ahal izateko, Gasteizekin, Iruñearekin eta Logroñorekin batera. Horrez gain, Burgos eta Madril izango dira bozkatzeko aukera emango duten beste bi hiriak.

Burtsaren eraikina bihar eta etzi egongo da irekita, 9:00etatik 19:00etara, etenik gabe. Aljeriaren Espainiako Enbaxadak parte-hartze handia espero du, eta horri esker, herrialdea zuzenbideko estatu moduan sendotu eta arlo ekonomiko eta sozialean garatuko da. Bilboren kasuan, baliteke 200 pertsona hurbiltzea botoa ematera. Asteburu hau herritar aljeriarrek Bilbon bozkatu dezaketen lehenengo aldia da.