EUSKADI.-Bilboko metroaren 2. lineari buruzko herritarren arretarako bulegoa irekiko dute gaur Kabiezesen (Santurtzi)

Actualizado: viernes, 15 mayo 2009 12:22

BILBO, 15 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak Bilboko metroaren 2. lineari buruzko herritarren arretarako bulegoa irekiko du gaur Santurtziko Kabiezes auzoan, 12:30etan. Instalazioa Antonio Alzaga etorbidean egongo da, Santurtziko Udaltzaingoaren bulegoen ondoan, ETSko iturriek jakinarazi dutenez.

Bulegoaren irekierarekin, Kabiezeseko auzoan bizi diren pertsonek duten informazio eskariari erantzun nahi da, Bilboko metroa bertara helduko baita. Horrela, joan den apirilean itxi zen Santurtziko bulegoak, trenbide metropoliarra Santurtziko auzo horretara izango duen luzapenaren ezaugarri teknikoak azaltzen zituen material grafiko berria sartu zuen joan den otsailean.

ETSren herritarren arretarako bulegoak informaziorako material grafikoa izango du, proiektuaren ezaugarri teknikoak eta trenbide metropolitarra martxan jartzeak ekarriko dituen onurak hobeto ulertzeko.

Horrela, datorren astetik aurrera, instalazioa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Informazioa jaso daiteke e-mailez (kabiezes@ets-rfv.es) edo 902 733 491 telefono zenbakiaren bitartez.

Bilboko metroaren 2. lineako Santurtzi-Kabiezes zatia 2.400 metro da luze. Zati horretako lanak joan den apirilaren amaieran hasi ziren. Gaur egun burutzen ari diren lanak instalazioen muntaketan zentratzen dira. Halaber, Kabiezes aldean, tunelaren ahokadura hondeatzeko lehenbiziko lanak ari dira burutzen.

Kabiezeseko geltokia lur azpian dago oso-osorik. Bilboko trenbide metropoliarraren geltokien motakoa da, eta Kabiezeseko plazaren azpian egongo da. Hiru sarrera izango ditu kanpoaldetik: lehenbizikoa Lauaxeta kalean egongo da, eta beste biak -horietako bat igogailu bitartez- Antonio Alzaga etorbidean egongo dira.