EUSKADI.-Bilboko Udalak auzoetako doako bisita gidatuen azken edizioa jarriko du abian herritarren eskaerari erantzunez

Actualizado: lunes, 27 abril 2009 13:52

BILBO, 27 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko auzoen historiari buruz interesa duenak udaberri honetan azken aldiz antolatuko diren doako bisita gidatuetan parte hartzeko aukera berria izango du Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta. Herritarren eskaerari erantzunez, Udalak bisita hauen azken erronda bat egitea erabaki du, aurreko lau urteetan interes gehien piztu zituzten ibilbideak berriz ere aukeratuz.

Bizkaiko hiriburuko auzoetatik 500 bat bisita antolatu izan dira 22 ibilbidetatik zehar 2005etik 2008ra bitartean, eta guztira, 10.356 pertsonen parte-hartzea izan du. "Bilbo: hilabete bat, auzo bat" izenburuko programak, bere azken edizioan, "Bilboko mendi-mazelak ezagutu" izena hartu zuen, erdialdetik baztertuen eta mendi aldeetan dauden auzoetatik egindako ibilbideak.

Egitasmoaren antolatzaileek azaldu dutenez, herritarren aldetik bisita hauek izan duten harrera ezin hobegatik eta zenbait ibilbide egiterik izan ez duten herritarren eskaerengatik, "Bilboren hamaika begiradak" azken edizio bat antolat behar izan du Kultura Sailak. Honetarako, bere garaian interes gehien piztu zituzten 12 ibilbidde aukeratu dira: Deustuko Erribera, Sarriko-Ibarrekolanda, San Inazio, Begoña, Castaños, Olabeaga, Santutxu, Deustu, Zorrotza, Indautxu, Atxuri eta Errekaldeberri auzoak.

Aurreko edizioetan bezala, doakoak izango dira bisita gidatuak, baina interesaturik dagoenak aurrez egin beharko du bere erreserba 94 435 60 36 telefonoan (9:00etatik 13:00etara). Egitaraua maiatzaren 9tik ekainaren 19ra antolatu da, ostegunetik igandera eta goizez zein arratsaldez.

Auzoetako bisita gidatuen ekimena Bilbao Izan programarekin hasi zen 2005ean, gida batez lagundurik oinez egiteko ibilbideetan oinarritzen delarik. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, gehienez 25 lagunez osatutako taldeetan antolatzen dira. Egitarau honek hiria berrezagutzeko aukera ematen du bere ondarearen ezaugarri nagusienak erakutsiaz eta honenbestez, hiria ezagutzeko beste modu bat eskaintzen da.

Interes gehien piztu duten iblibideen bisita edizio berria eskaintzeaz gain, Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko auzoetako historia zenbait liburutan biltzeko erabakia hartu du. Modu honetan, bisita guztien edukia lau liburukitan bilduko da eta lehenengoa datorren udazkenean eskuragarri egotea aurreikusi da.