EUSKADI.-Bilboko Udalak Larrialdietarako Plana jarri du martxan txingor eta elur arriskua dela eta

Actualizado: martes, 5 enero 2010 15:20

BILBO, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Larrialdietarako Udal Plana abiarazi du, datozen egunetarako txingor eta elur arriskua nabarmendu duten eguraldiari buruzko azken iragarpenen ondorioz.

Gaur iluntzean, elur-kota 400 metrotan izango da, eta iragarpenek zehaztutako joeraren arabera, kota jaitsiz joango da bihar. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean 100 metrotan finkatuko da, itsas mailara ere jaitsiz.

Gutxieneko tenperaturak zero azpiko hiru graduetaraino jaitsiko dira aurreikuspenen arabera, eta gehienezko tenperaturak ez dira zazpi gradutik gorakoak izango, baina iparreko haizearen ondorioz, sentsazio termikoa askoz ere hotzagoa izango da. Halaber, bihar, ostegunean eta ostiralean txingor ekaitzak gerta daitezke.

Bilboko Udalak hiritik irten behar dutenei gomendatu die gogoan har ditzatela une oro eguraldiari buruzko iragarpenak eta kontu handiz ibili daitezela errepidez joan behar badute.