EUSKADI.-Bilboko Udalak lekuz aldatu ditu Hezkuntza eta Kultura eta Euskara sailetako bulegoak

Actualizado: lunes, 16 marzo 2009 13:29

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaurtik, Aznar eraikineko 6. eta 7. solairuetan egongo dira Hezkuntza eta Kultura eta Euskara sailetako bulegoak, hurrenez hurren. Bi sailek herritarren harrerarako ohiko ordutegiak izango dituzte: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara bitartean.

Gizarte izaerako udal sailak eraikin bakarrean kokatzeko ahaleginetik dator Aznar eraikinaren eraberritzea, Bilboko Udaleko arduradunek adierazi dutenez.

Horrela, lekualdatze honen helburu nagusiak dira Udalak herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta Udalaren eta herritarren arteko gertutasun handiago bat ahalbidetzea.