EUSKADI.-Bilboko Udalak Modernizazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza eratu du, gastuak bateratu eta baliabideak hobetzeko

Actualizado: lunes, 25 mayo 2009 16:53

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Modernizazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza sortu du, udal gastuak ahalik eta gehien murrizteko, baliabideak hobetzeko eta zenbait udal dependentzietako zerbitzuak bateratzeko asmoz. Sail berriak, egin bizi den krisiaren aurrean, Udalak eskura dituen baliabideen kontrol ekonomikoa ahalbidetuko du, ahalik eta errentagarritasun handiena lortzeko.

Sail desberdinetako funtzionamendua -ur, elektrizitate edo telefono gastuak, besteak beste- eraikuntzen eta instalazioen mantentzea, erosketa arloak eta sarbide kontrola Alkatetza Arloaren menpean egongo den Zuzendaritza berrian bateratuta egongo dira.

Horrela, eta kostu gehigarririk ez eragiteko, Modernizazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, orain arte lanpostu, langileria eta aurrekontua bezalako kontuez arduratzen ziren arloen transferentziaren bitartez sortu da.

Modu honetan, Lan eta Zerbitzuen Arlotik, Zuzendaritza, Zuzendaritzaordetza bat eta zenbait administrazio unitate lekualdatuko dira, baita Alkatetza, Giza-Baliabideak, Ekonomia eta Ogasun Sailetako beste atal batzuk ere. Gainera, eta hobekuntza hauen ondorioz, Espazio Publikoa Erabiltzeko Bulegoa Alkatetza Arlotik Lan eta Zerbitzuak Arlora pasako da.