EUSKADI.-Bilboko udaltegiek "Expodistrito" erakusketen zikloa eskainiko dute gaurtik

Actualizado: lunes, 4 enero 2010 12:12

BILBO, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko barrutietako udaltegietan eskainiko den "Expodistrito" aldi baterako erakusketen zikloak gaur hasiko du 2010eko lehen hiruhileko egitaraua. Oraingoan, hiriko zazpi barruti zentroetako edozeinetara hurbiltzen diren bilbotarrek sei erakusketez gozatu ahal izango dute martxoaren amaierara arte. Argazkigintzari eskainitako lau erakusketa eta pinturari eskainitako beste bi izango dira ikusgai.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jartzen duen proposamena da "Expodistrito", eta bere helburuen artean hiriko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.

Ohikoa denez, erakusketak txandakatu egingo dira Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta La Bolsa-Ibaiondoko zentroetan. Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak zentroetan bertan, udalaren webgunean (www.bilbao.net) eta 010 telefono zenbakian kontsultatu ahal izango dira.