EUSKADI.-Bizkaiko Aldizkari Ofiziala era digitalean baino ez da argitaratuko asteazkenetik aurrera

Actualizado: lunes, 29 junio 2009 16:03

BILBO, 29 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak era digitalean baino ez du argitaratuko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala asteazken honetatik aurrera, edizio inprimatua albo batera utziz. Teknologia berrietara egokitzeko eta horiek ezartzeko asmoz hartu du erabakia foru erakundeak.

Horrela, asteazkenetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldudiaren argitalpen ofiziala digitala izango da soilik eta web-orri honetan eskuratu ahal izango da, doan: www.bizkaia.net.

2000. urtetik, Bizkaiko Aldundiak aldizkariaren formatu bi erabili ditu, baina teknologia berrien aurrerapenak aldizkaria web-orrian soilik mantentzea eragin du. Webgune horretan, arinago eta azkarrago bilatu ahal izango da informazioa eta dokumentuak kopiatzeko eta datu-basean gordetzeko aukera ere egongo da.