EUSKADI.-Bizkaiko Aldundiak "Orientabidea" webgunea sortu du, gazteek prestakuntza biderik egokienari buruzko aholkuak aurkitzeko

Actualizado: viernes, 24 abril 2009 19:49

BILBO, 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Saila www.bizkaia.net/orientabidea web-orria diseinatu du prestakuntza bideak bilatzeko asmoz. Baliabide honen helburua 16 urteko gazteen, gurasoen eta hezitzaileen zalantzak argitzea da, aholku bila dabilen gaztearen nahiekin hobeki egokitzen diren prestakuntza bideak aukeratzeari dagokionez.

Haien eskura egon dadin, prestakuntza arautua duten Bizkaiko 230 zentrotik gorako informaziora sar daiteke, Bizkaian campusa duten unibertsitateetara barne. Laneko 370 irtenbide baino gehiago dago bertan jasota, baita egun Boloniako planak jasotzen dituen zentroetako graduak ere. Erdi mailako titulazioak, lanbide heziketako zentroak, lanbideak, unibertsitateko karrerak, telefono interesgarriak, aukeratutako espezialitatea ematen duten prestakuntza zentroen helbideak webgune horretan jasota daude.

"Orientabidea sortu da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lan eta Prestakuntza Sailak hauteman dutelako prestakuntza espezialitatea aukeratu behar duten 16 urteko gazteek jarraitu beharreko bidea ez dutela ezagutzen. Heziketa eskaintzak gainezka egiten die eta nahastuta ibiltzen dira. Alta, ez dira eurak nahastua dabiltzan bakarrak, euren guraso eta hezitzaileak ere. Azalpen ilunak ematen dituzte egun dagoen heziketa eskaintzaren aurrean", adierazi du webgunearen aurkezpenean Lan eta Trebakuntza diputatu Eusebio Larrazabalek.