EUSKADI.-Bizkaiko Foru Aldundiak A-8 autobideko zenbait bide moztuko ditu bihar gauean Donostiako noranzkoan

Actualizado: lunes, 3 agosto 2009 14:37

BILBO, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak A-8 autobideko bide motela eta erdiko bidea moztuko ditu bihar gauean, 23:00etatik 5:00ak arte, Donostiako noranzkoan, Bentazarra Pasabidearen eta Zorrotzako bihurguneen artean, hain zuzen ere. Gainera, N-636 errepidetik Balmasedatik autobidera heltzeko sarbideek ere mozketaren eragina nabarituko dute.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, San Mameserako sarbide berrien eraikuntza eta A-8a hiri-bide bihurtzeko lanek eragin dute zirkulazioaren mozketa. Hain zuzen ere, obren seinale horizontalak berriro pintatzea eta egun dauden markak ezabatzea dira mozketaren zergatiak.