EUSKADI.-Bizkaiko Gurutze Gorriak 2009ko hondartza denboraldiko sorosleak aukeratzeko epea ireki du

Actualizado: miércoles, 25 marzo 2009 17:52

BILBO, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Gurutze Gorriak aurtengo udarako ur sorosle tituludunak aukeratzeko epea ireki du, Bizkaiko hondartza guztietan lan egin dezaten. Eskaera egiteko epea apirilaren 22an amaituko da.

Horrela, erakundeko iturriek jakinarazi dutenez, ezinbestekoa izango da ur sorosletzan prestakuntza jaso duela zehazten duen ziurtagiria, aurtengo argazki bat eta curriculum vitae aurkeztea.