EUSKADI.-Carlos Taibo irakaslea eta aditua krisiaz eta hazkunde ezaz mintzatuko da bihar Gasteizen

Actualizado: lunes, 1 junio 2009 17:45

GASTEIZ, 1 Jun. (EUROPA PRESS) -

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak krisiari buruzko hitzaldi bat antolatu du biharko Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, gaurkotasunezko gaiei buruzko hitzaldi-sortaren barruan. Horrela, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle Carlos Taibok krisiaz eta hazkunde ekonomiko ezaz hitz egingo du 20:00etatik aurrera.

Carlos Taibo nazioarteko politikan aditua da eta 20 bat liburu dauzka argitaratuta. Alde batetik, Erdialdeko eta Ekialdeko Europari buruzko liburuak idatzi ditu, besteak beste, "La Union Sovietica de Gorbachov", "Las fuerzas armadas en la crisis del sistema sovietico", "La transicion politica en la Europa del Este", "La desintegracion de Yugoslavia", "El conflicto de Chechenia" edo "Crisis y cambio en la Europa del Este".

Halaber, gai orokorrei buruzko obrak ere baditu, hala nola "Cien preguntas sobre el nuevo desorden", "No es lo que nos cuentan", "Movimientos de resistencia frente a la globalizacion capitalista", "Rapiña global" edo "Sobre politica, mercado y convivencia".

Bestalde, globalizazioaren aurkako mugimenduen aldekoa da Carlos

Taibo eta, era berean, gaur egungo hazkunde ereduaren aurkakoa. Hori dela eta, orain dela gutxi "En defensa del decrecimiento" izeneko liburua kaleratu du. Beraz, "Crisis y decrecimiento" izenburupean eskainiko duen hitzaldian gai horri buruz hitz egingo du bereziki.