EUSKADI.-Centinela taldea izango da protagonista larunbatean Donostiako Altza Kultur Etxean ospatuko den VII. Heavy Jaian

Actualizado: lunes, 23 febrero 2009 14:37

DONOSTIA, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Donostia Kulturak eta New Thunder elkarteak antolatutako Heavy Jaiaren zazpigarren edizioa ospatuko da larunbatean Altza Kultur Etxean, eta disko berria eta taldekide berriak aurkeztuko ditu bertan Centinela talde espainiarrak. Haiekin batera, Donostia inguruko musikariak elkartuko dira abesti ezagunen bertsioak eskaintzeko.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Centinela ibilbide luzeko taldea da, eta gitarra-jotzaile bikote berria duenetik "indarrez gainezka" dabil, "Claustrofobia" disko berria aurkezten.

Kontzertua 19:30etan hasiko da, eta sarrerak, 9 euroren truke, salgai daude Casares-Tomasene Kultur Etxean, eta Zunbeltz eta Minuto y Medio tabernetan.