EUSKADI.-"Comenius" programari buruzko jardunaldi informatiboa antolatu du biharko Gasteizen Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak

Actualizado: miércoles, 20 enero 2010 13:58

GASTEIZ, 20 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berriztapen Zerbitzuak ikastetxeei Europako Batasuneko Ikaskuntza Iraunkorrerako Programaren barruan "Comenius" egitasmoak eskaintzen dituen jarduera desberdinei buruzko informazioa emateko jardunaldia antoatu du biharko Gasteizen. Gainera, programaren azken deialdietan parte hartu duten ikastetxeak ere sarituko dira topaketan.

Hezkuntza Sailetik jakinarazi dutenez, herrialde europarretako hezkuntza eta prestakuntza-sistemen arteko trukea, lankidetza eta mugikortasuna erraztea du helburu "Comenius" programak, horrela ezagutzaren gizarte aurreratu bat sortzen laguntzeko, "enplegua lortzeko aukera gehiago eskainiko dituena eta gizarte-kohesio handiagoa izango duena".

Horrela, jardunaldia bihar goizeko 9:15ean hasiko da, Maria Luisa Garcia Gurrutxaga Eusko Jaurlaritzako Berriztapeno zuzendariaren hitzekin. Ondoren, 9:30etan, "Comenius" programaren jarduera berriak eta 2010eko deialdiaren berrikuntzak landuko ditu Encarna Cuenca Madrilgo OAPEEko zuzendaria. Azkenik, egitasmoan parte hartzen duten ikastetxeei (40) "Comenius" plakak emateko ekitaldia 10:30etan hasiko da. Jardunaldia Lakua IIko ekitaldien aretoan egingo da.