EUSKADI.-David Garcia barakaldoarrak bere pinturak erakutsiko ditu Barakaldon (Bizkaia) ekainaren 24tik uztailaren 17ra

Actualizado: lunes, 22 junio 2009 15:15

BILBO, 22 Jun. (EUROPA PRESS) -

Barakaldoko Udaleko (Bizkaia) Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Sailak David Garcia artista barakaldoarraren "Los nombres de sus almas" izenburuko pintura erakusketa antolatu du Udal Erakusketa Aretoan, ekainaren 24tik uztailaren 17ra. Inaugurazioa azteazkenean izango da, 19:30etan hasita, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

David Garcia (Barakaldo 1962) irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko (EAE) Arte Ederretako Fakultatean Pintura Sailan, eta produkzio aldian murgilduta eman dituen urteetan, erakusketak egitetik aldenduta egon behar izan du. Orain heldu dio berriro zeregin horir eta Barakaldoko aretoan lehenengo aldiz aurkeztu da bakarkako erakusketan, bere azken lanekin.

Bere lanetan gehien nabarmentzen dena uniformetasuna da, bai gaiaren ikuspuntutik, bai eta estiloarenetik ere. Oraingoan erretratua izan da aukeratutako gaia, lehenengo planoan aurkeztutako erretratuak, alegia, jarrera berdinean, begiak itxita eta zabalik, eta ondo landutako pintzeladaz.

Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Arloak garatutako udalerriko artisten kolektiboari laguntzeko proiektuan sarturik dago erakusketa.