EUSKADI.-Denda batean lapurtzen saiatu eta segurtasuneko zaindariei eraso egin dien gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Actualizado: jueves, 18 junio 2009 11:23

GASTEIZ, 18 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atzeman zuten atzo Gasteizen denda batean lapurtu zuelakoan. Atxilotuak dendako segurtasuneko zaintzaileei eraso egin zien geldiarazi nahi izan zutenean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo gauean, Gasteizko Zaramaga saltoki-guneko segurtasuneko zaintzaileek denda batetik Ipod baten zorroa ordaindu gabe eraman nahi zuen gizonezko bat geldiarazten saiatu ziren. Susmagarriak zaintzaileei eraso egin zien, baina hauek, Ertzaintzaren patruila iritsi zen arte atxiki ahal izan zuten. Agenteek 18 urteko gizonezkoa atxilotu zuten; jabetzaren aurkako delituekin zerikusia duten polizia aurrekariak ditu.

Bestalde, atzo arratsaldean, 20:00ak izateko minutu eskas falta zirela, Ertzaintzaren agenteak Gasteizko Frantzia kaleko supermerkatu batera bertaratu ziren lapurreta bat izan zelako. Gizonezko batek hainbat produktu lapurtu omen zituen eta dendako arduradunak geldiarazi nahi izan zuenean, ustezko lapurrak eraso egin zion. Susmagarria dendatik hurbil aurkitu zuten agenteek eta atxilotzeko atxiki egin behar izan zuten. 37 urteko atxilotua ohiko gaizkilea da.