EUSKADI.-Deusto Business Schoolen "Programme for Leadership Development" programaren lehenengo edizioa amaituko da ostiralean

Actualizado: miércoles, 15 julio 2009 14:06

DONOSTIA, 15 Jul. (EUROPA PRESS) -

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango da ostiralean "Programme for Leadership Development" programaren lehenengo edizioaren amaierako ekitaldia. Egitasmoa Deusto Business Schoolek eta ESADEk eskaini dute. Amaierako ekitaldian, diplomak banatuko dira eta Josu Jon Imaz Petronorreko presidente exekutiboak "Desafio energetico: impacto en la economia" hitzaldia eskainiko du.

Bere arduradunen arabera, "Programme for Leadership Development - PLD" programa enpresetako erronka lehiakor berriak bere egiteko potentzial handiko exekutiboei eskaini zaie eta zuzendarien gaitasunak indartzea du xede, euren erakundeetan lider izateko. Programak kudeaketako gai nagusiak landu ditu eta bereziki nabarmendu du zuzendaritzako eta pertsonak kudeatzeko gaitasunen garapena.

Lehenengo edizio honetan 16 exekutibok hartu dute parte, 35 urteko batez besteko adinarekin eta hamar urteko lanbideko ibilbidearekin. Hainbat enpresatatik etorri dira, besteak beste, CAF, Gamesa, Kutxa, Arista, Banco Guipuzcoano eta Tesatik.

PLD urtarriletik uztailera egin da, asteburuetan, Deustuko eta ESADEko irakasleen eskutik. Bi modulu trinko ere izan ditu, bata Gipuzkoan eta bestea Bartzelonan, eta "Leadership Forum" hitzaldi zikloa, ibilbide ezaguneko enpresaburuen parte-hartzearekin.