EUSKADI.-Deustuko Unibertsitateak bere bildumako biblien eta beatoen erakusketa bibliografikoa antolatu du

Actualizado: martes, 28 abril 2009 19:25

BILBO, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ediciones Mensajero argitaletxeak plazaratutako "La Biblia de Nuestro Pueblo" obraren aurkezpena dela eta, Deustuko Unibertsitateko Liburutegiak bere bildumako biblien eta beatoen erakusketa bibliografikoa antolatu du.

Erakusketan 55 ale daude ikusgai: 40 biblia, hainbat hizkuntzatan idatziak eta XVI. eta XX. mendeen artean argitaratutakoak; lau inkunable (haietako bat faksimilea) eta 12 beato (San Joanen Apokalipsiaren Iruzkinak. Jatorrizko kodizeen faksimile-edizioak).

Deustuko Unibertsitatetik adierazi dutenez, erakusketa hau "interes handikoa da", bereziki biblia, filologia eta bibliologia ikasketetarako. Erakusketa bihartik maiatzaren 8ra bitartean egongo da zabalik, 12:00etatik 18:30etara.