EUSKADI.-Deustuko Unibertsitateak eta Gizaberrik Gizarte Hezkuntzako tituludunen prestakuntza hobetzeko akordioa sinatu dute

Actualizado: martes, 24 febrero 2009 15:14

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Deustuko Unibertsitateak eta Gizaberri Euskal Herriko Gizarte Hezkuntzako Profesionalen Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Gizarte Laneko Graduko ikasleen prestakuntza osoa hobetzeko asmoz, baita arlo horri lotutako Graduondokoetako jakintza arloak ere.

Susana Gorbeña Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Jesus Otaño Euskal Herriko Gizarte Hezitzaileen Elkarteko presidenteak sinatu dute akordioa, "Gizarte Laneko etorkizuneko tituludunen koalifikazio profesionala hobetzea ekarriko duena", azaldu dutenez.

Bi erakunde hauek elkartzeak arlo horretako unibertsitateko ikasleentzako jarduera eta ekintza multzoa garatzea ekarriko du. Horien artean daude hitzaldiak antolatzea, informazio saioak, proiektuetan eta ikerketetan elkarrekin lan egitea eta ikasleentzako praktikak antolatzea.

Gizarte Hezkuntzako erakunde, enpresa edo profesionalekiko harremana, jardunean dauden profesionalen jarraipena eta ikuskaritza, prestakuntza beharrizanak antzematea eta graduondoko prestakuntza eskaintzak garatzea dira hitzarmenaren beste helburuetako batzuk, Gizarte Hezkuntzako profesionalen laneratzeari buruzko ikerketak egitearekin batera.