EUSKADI.-Doistua enpresako langileek elkarretaratzea egin dute bederatzi kaleratze salatzeko

Actualizado: miércoles, 29 julio 2009 20:12

BILBO, 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Doistua enpresako langileek elkarretaratze berri bat egin dute gaur konpainiaren sarreran aurrean, Galdakaon (Bizkaia), bederatzi langileren kaleratzea salatzeko, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Protesta ekintza gaur goizean egin da, 10:00etan hasita, eta sindikatuak salatu du Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuorde ohi bat enpresako administrazio kontseiluko kidea dela.

LAB sindikatuak adierazi duenez, Lan sailburuordea izan zen bitartean onartu ziren langileei eragin dieten enplegu erregulazioko espedienteak.