EUSKADI.-Dokumental bat eta Islamari buruzko mahai-inguru bat izango dira gaur Bilboko Bidebarrietan Martxoaren 8a ospatzeko

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 11:09

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Igandean Martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak ekimen bat antolatu du gaurko Bidebarrieta bibilioteka, Liburutegien Sarearekin batera. Ekitaldian, emakume etorkinei buruzko dokumental bat eta Islamari buruzko mahai-inguru bat izango dira, munduko emakumeen egoera ezberdinen inguruko gaia ardatz izanik. Saioa 19:30etan hasiko da Bidebarrieta liburutegian.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "Mujeres, historias y esperanzas compartidas" dokumentala emango da ekitaldia hasteko. Aculco Colombia eta Iberoamerikako Garapenerako eta Lankidetzarako Elkarte Soziokulturalak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailaren laguntzarekin egindako dokumentala da.

Kultura ezberdinetako emakumeek amankomunean dituzten elementuei buruzko dokumentala da. Ikusgarri izateko borrokan, pertsona batzuek ematen duten testigantzen laburpen bat da, Europan emakumea eta etorkina izateak, diskriminazioa, bazterkeria eta sozialki azpibaloratua izatea suposatzen duelako.

Mahai-inguruari dagokionez, "Un Islam sin velo y unas mujeres en lucha" izenburuarekin aurkeztuko da. Parte hartuko duten hizlariak dira Nazanin Amirian iraniar politologoa, Bartzelonako eta UNEDeko Unibertsitateko irakaslea eta "El Islam sin velo" libururen egilea, eta Josune Muñoz Skolastika kolektibo feminista eta kulturaleko zuzendaria. Bien artean gure kulturatik kanpo dauden gizarte eredu ezberdinetan munduko emakumeen egoera aztertuko dute, eta batez ere gizarte islamiarraren emakumeena.