EUSKADI.-Dokumentazio eta Eduki Digitalen Kudeaketaren II. Jardunaldiak egingo dira bihar eta etzi EHUko Leioako campusean

Actualizado: martes, 28 abril 2009 19:16

BILBO, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Dokumentazio eta Eduki Digitalen Kudeaketari buruzko II. Jardunaldiak ospatuko dira bihar eta etzi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako campusean, alor honetan Euskal Herrian lortu den eboluzioa erakutsi eta etorkizunari buruzko eztabaida zabaltzeko asmoz. Jardunaldiak liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan izango dira.

Antolatzaileek adierazi duetnez, dokumentazioaren arloa "eraldaketa garrantzitsuak" nabaritzen ari da edukien digitalizazioaren eta sarean jartzearen ondorioz, horixe baita informazioa zabaltzeko, gordetzeko eta kontsultatzeko modurik onena. Aldi berean, interneteko edukiak gordetzeko beharra sortzen da, eta enpresetan, aldaketak informazioaren prozesu guztietan igartzen dira.

Bihar, jardunaldien ordutegia 9:30etatik 14:00etara eta 15:30etatik 18:00etara izango da, eta honako adituek hartuko dute parte: Francisca Pulgar Vernalte Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuko arduraduna; Sonia Marcos Macia ODEI enpresako teknikari dokumentalista; Ciro Llueca Kataluniako Bibliotekako koordinatzaile nagusia; Teresa Agirreazaldegi, Idoia Camacho, Carmen Peñafiel eta Milagros Ronco EHUko Kazetaritza Saileko irakasleak.

Halaber, Karmele Artetxe Dokumentazioan adituak; Ana Ares Martinez Funts Bibliografikoen Kudeaketa eta Foru Liburutegiko Sustatzeko atalburua; Uxune Martinez Mazaga Udako Euskal Unibertsitateko Dokumentazio arduraduna; Iñaki Arrieta Baro Euskomediako proiektuen arduraduna; Joseba Abaitua Deustuko Filologia Fakultateko irakaslea; Mª Jesus Rodriguez Fernandez Elurnet enpresako Informatika ingeniariak ere esku hartuko dute bihar.

Osteguneko topaketa 9:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da eta arratsaldeko saioa 15:30etatik 18:00etara izango da. Gonbidatuak ondorengoak izango dira: Jokin Olaizola web kudeatzailea Eusko Jaurlaritzan; Fernando Fernandez de Aranguiz ODEI enpresako proiektuen arduraduna; Juan Carlos Guridi Fagor Kooperatiba Elkarteko Dokumentazio Zentroko arduraduna; Ainhoa Arpide Bahia de Bizkaia Gas S.L.-ko Dokumentazio Kudeaketa Saileko arduraduna; Izaskun Urrutia Labein Tecnaliako Dokumentazio Zentroko arduraduna; Iñaki Alegria eta German Rigau IXA taldeklo kideak eta EHUko irakasleak; Luis Collado Espainia eta Portugaleko Google Book Search, Scholar eta News Archive Search-eko arduraduna eta Gorka Julio Elurnet enpresako ingeniari teknikoa.