EUSKADI.-Durangaldeko Inurri Eskaut taldeak jaialdi handia prestatu du biharko Durangon, bere 25. urteurrena ospatzeko

Actualizado: viernes, 22 mayo 2009 19:21

BILBO, 22 May. (EUROPA PRESS) -

Durangaldeko Inurri Eskaut aisialdi taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta taldearen iraupena posible egin duten ume, begirale eta gurasoen lana eskertzeko jaialdi handi batekin ospatuko du bihar, Durangoko (Bizkaia) Landako Gunean.

Ospakizun honen helburua da taldea ezagutzera ematea, Durangaldean 25 urtetan zehar egindako lana jai-giroan ospatzea, belaunaldi desberdinen arteko topaketa uneak sortzea eta taldeak egin izan duen heziketa lanarekin jarraitzeko motibazioa eta indarra ematea, taldeko arduradunek adierazi dutenez.

Urteurrena ospatzeko ekintzak joan den astelehenean hasi ziren eta bihar arte luzatuko dira, Inurriren 25 urteetan zeharreko ibilbidea jasoko duen argazki erakusketa bat, hitzaldi eta mahai-inguruak eta film labur baten emanaldia bezelako ekintzak burutuz.

Modu honetan, bihar, taldearen 25. urtemugari amaiera emateko, Durangoko kaleetan zehar eta Landako Gunerainoko kalejira bat egingo da. Bertan herri bazkari bat egingo da eta ondoren dantzaldi bat ospatuko.