EUSKADI.-EAEko eraikuntzaren sektorea %15,4 murriztu zen 2009ko laugarren hiruhilekoan eta %12,9 urte osoan

Actualizado: martes, 23 febrero 2010 11:32

BILBO, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren jarduera %15,4 murriztu zen, termino nominaletan, 2009ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte arteko tasan. Horrela, 2009an zehar, %12,9koa izan da jaitsiera, aurreko urtearen aldean, Eustaten datuen arabera.

Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2009ko laugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %2,6 murriztu zen, 2009ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

2009ko laugarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektorearen jaitsiera batez ere Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %18,8ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilak, berriz, %9,3koa. 2009rako, 2008aren aldean, Etxegintzaren jaitsiera %16,2 izan zen, eta Obra Zibilarena %6,8.

Hiruhilekoen artean, 2009ko laugarren hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa izan zuen (-%4,7), eta Obra Zibilak positiboa (%1).

Eraikuntzaren sektoreko enplegua 2009ko laugarren hiruhilekoan %1,6 jaitsi zen hirugarrenaren aldean, eta %7,4 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.