EUSKADI.-EAEko txikizkako merkataritzaren salmentak %5,1 jaitsi ziren 2009ko azken hiruhilekoan eta %13,9 urte osoan

Actualizado: viernes, 12 febrero 2010 12:48

BILBO, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) txikizkako merkataritzaren sektoreko salmenta nominalak %5,1 jaitsi ziren 2009. urteko laugarren hiruhilekoan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, eta

aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, salmenta-indizea %1,1 nominala hazi zen, urtaro-eraginak kenduta. Modu honetan, 2009 osoan, sektoreko salmentak %13,9 jaitsi ziren termino nominaletan, Eustaten datuen arabera.

Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %6,7 murriztu ziren joan den urteko azken hiruhilekoan, eta txikizkakoan %2,3koa izan zen jaitsiera 2008ko aldi beraren aldean.

Handizkakoaren barruan Makineria eta tresneria nabarmendu zen negatiboki, %17,5eko jaitsiera nominala izan baitzuen. Produktu erdi-landu eta txatarran %7,3ko jaitsiera izan zen, Ez-elikadurazko produktuen salmentak %3,6 jaitsi ziren nominalki eta Nekazaritzako eta elikadurazko produktuak %0,4. Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %2,4 jaitsi ziren, eta ez-espezializatuan %2,1.

Lurralde historikoei dagokienez, 2009ko laugarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen jaitsierarik handiena Bizkaian izan zen, urte arteko %6,6ko jaitsierarekin. Araban %4,1 murriztu zen eta Gipuzkoan %2,6.

Bestalde, termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %0,9 jaitsi ziren laugarren hiruhilekoan.

2008ko hiruhileko beraren aldean, eta prezio finkoetan, handizkakoa %0,4 jaitsi zen eta txikizkakoa %1,5.

Handizkakoaren barruan urte arteko tasak ezberdinak izan ziren: Produktu erdi-landuen eta txatarraren salmentak %4,2 igo ziren, eta Nekazaritzako eta elikadurazko produktuenak, %1,3; Ez-elikadurazko produktuenak %0,5 jaitsi ziren eta Makineria eta tresneriarenak %11,5, beti termino errealetan.

Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %2,1 jaitsi ziren merkataritza ez-espezializatuaren salmentak eta %1,4 espezializatuarenak. Bestalde, EAE osoan, 2009ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,9 murriztu da 2009ko laugarren hiruhilekoan.

2009KO BALANTZEA

Urte osoan barne-merkataritzaren salmenten jaitsiera nominal metatua %13,9koa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Lurraldeka, Gipuzkoan %9,8 jaitsi zen, Bizkaian %14,9 eta Araban %18. Termino errealetan, EAEn, sektorean %8,9ko jaitsiera izan zen, eta lurraldeka, Gipuzkoan %5,2koa, Bizkaian %10ekoa eta Araban %11,5ekoa.

Azkenik, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, merkataritza sektoreko enpleguak izandako murrizketa %3,5ekoa izan zen 2009. urtean. Lurraldeka, Araban %5,5 jaitsi zen, Bizkaian %3,7 eta Gipuzkoan %2,3.