EUSKADI.-EHUk "Zientzia, Teknologia eta Gizartea Euskal Herrian Argien Mendean" erakusketa inauguratuko du bihar Leioan (Bizkaia)

Actualizado: miércoles, 11 marzo 2009 14:14

BILBO, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak "Zientzia, Teknologia eta Gizartea Euskal Herrian: Elkartea, Delhuyar anaiak eta Wolframioaren isolamendua" izeneko erakusketa inauguratuko du bihar Leioako campusean (Bizkaia).

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko hainbat kidek eta EHUko zenbait irakaslek bultzatuta, erakusketak euskarazko eta gaztelaniazko bost panel edukiko ditu eta, horietan, 22 urteko garai bati buruz hitz egiten da, Argien Mendeari buruz alegia, Ilustrazio bete-betean hartu zuen garaia. Ilustrazioan, izugarri egin zuten aurrera zientzia esperimentalek, batik bat kimikak, erakusketaren arduradunek azaldu dutenez.

Erakusketa, Esther Domingez EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak diren Ines Pellon Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoan Kimika irakasleak, Jose Manuel Barandiaran Fisika Aplikatuko katedradunak, Xabier Orue-Etxebarria Paleontologiako katedradunak eta Pascual Roman Kimika Inorganikoko katedradunak inauguratuko dute. EHUko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak batera finantzatu dute erakusketa.