EUSKADI.-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Biologiako V. Olinpiadaren fase autonomikoa antolatuko du larunbatean

Actualizado: miércoles, 20 enero 2010 14:52

BILBO, 20 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak Biologiako V. Olinpiadaren fase autonomikoa egingo du larunbatean, Leioako campusean (Bizkaia), eta Euskal Autonomia Erkidegoko 12 ikastetxetatik helduriko Batxilergoko 42 ikaslek parte hartuko dute, EHUtik gaur jakinarazi dutenez.

Norgehiagoka teorikoa egin ondoren, sailkatutako hamar ikasleek proba praktikoa egingo dute martxoaren 6an Fakultateko laborategietan. Fase autonomikoan aukeratzen direnek Biologiako Olinpiadaren estatuko fasean parte hartzeko aukera izango dute, aurten Valentzian izango dena martxoaren 25etik 28ra.

Proba teoriko eta praktikoen helburua ikasleek ekipoak erabiltzen eta organismoak aztertzen duten ezagutza eta gaitasuna erakustea da. Euskal Herriko Olinpiadaren antolatzaile Alberto Vicariok dioenez, deialdi honen helburua ikasleen artean Bizkaiko campusean eskaintzen diren biologiaren eta biologia zientzien gaineko ezagutza bultzatzea eta ikasleek elkar ezagutu eta arlo horien gaineko interesa izan dezaten lortzea da.

Bere hitzetan, "guretzat pozgarriena ikasleek beste ikastetxe, autonomia erkidego eta herrialde batzuetatik etorritakoekin nola parte hartu eta bizikide diren ikustea da, Iberoamerikako eta nazioarteko faseetan gertatzen den bezala".