EUSKADI.-Emakume bat atxilotu dute Portugaleten (Bizkaia) kosmetika-denda batean lapurtzen harrapatu ondoren

Actualizado: martes, 16 febrero 2010 13:21

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 33 urteko emakumezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Portugaleten, Errepelega auzoko merkataritza-gune bateko kosmetika-denda batean salgaia lapurtzen harrapatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Emakumezkoa hainbat produktu besoan zintzilik zeraman jaka baten forruan sartzen ari zela ohartu ziren establezimenduko langileak. Hala, emakumea dendatik irtetera zihoanean langileek atxiki egin zuten, ertzainak bertaratu arte.

Kosmetika-dendan lapurtu nahi zituen produktu guztien balioa 500 eurotik gorakoa zela baieztatu ostean, Ertzaintzaren agenteek emakumezkoa atxilotu zuten.