EUSKADI.-Emakume bati poltsa lapurtu dion gizon bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: martes, 2 marzo 2010 12:24

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, emakumezko bati poltsa lapurtzeagatik. Biktima ibilgailuan pakete batzuk zamatzen ari zela ikusita, ustezko lapurrak poltsa lapurtu eta ihesari ekin zion korrika. Halere, zerbitzutik kanpo zeuden bi agente haren atzetik joan ziren eta hura atxilotu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakaria atzo arratsaldeko 17:30etan jazo ziren, Bilboko Indautxu auzoan. Zerbitzutik kanpo zegoen Ertzaintzaren agente batek emakumezko bat oihuka eta laguntza eske ari zela entzun zuen Manuel Allende kaletik zihoanean, gizonezko batek poltsa ostu baitzion.

Agenteak ikusi zuen berarengana korrika hurbiltzen ari zen gizonezko batek poltsa bat ezkutatzen zuela arropen artean. Ustezko lapurra izan zitekeela iritzita, ertzainak bere burua ertzain gisa identifikatu zuen eta haren atzetik korrika irten zen. Poliziak susmagarriari gelditzeko aginduak eman zizkion, baina gizonak ez zion jaramonik egin.

Denbora gutxira, agenteak hura atzematea lortu zuen. Ihesaldia ikusi zuen eta zerbitzutik kanpo zegoen Barakaldoko Udaltzaingoaren agente baten laguntzarekin, lapurra atxikitzea lortu zuten azkenean. Jarraian patruila batek gizonezkoa atxilotu zuen, ebasketa-falta bat egotzita.

Biktimak salatu zuenez, atxilotua bere deskuidoaz baliatu zen poltsa osteko, emakumezkoak ibilgailuaren gainean utzi baitzuen zorroa, barruan hainbat pakete sartzen zituen bitartean. Atxilotua, 25 urteko gizon bat, polizia egoitza batera eraman zuten, dagozkion eginbideak burutzeko eta, ondoren, epailearen esku uzteko.