EUSKADI.-Emakumearen Eguneko II. Estropada izango da igandean Barrikan (Bizkaia)

Actualizado: lunes, 2 marzo 2009 19:02

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Barrika Piragua Taldeak eta Plentzia Piragua Taldeak Emakumeen Eguneko II. Estropada antolatu dute Barrikan (Bizkaia) datorren iganderako, Martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Estropada Butroi-Plentzia errekan izango da, adin guztietako emakumeei zuzenduta dago eta izaera herrikoia du. Estropadan esku hartzeko ontziak izango dira, baina horiek erabiltzeko izena eman beharko da ostirala aurretik.

Alde batetik, txandakako estropada egongo da, lau laguneko taldeen partaidetzarekin. Talde bakoitzean egongo dira txikienak-kimuak kategoriako arraunlari bat, haur kategoriako bat, turismo mailako bat eta senior-gazteak mailako bat. Estropada horren irteera 11:00etan izango da. Bestetik, estropada herrikoia egingo da, eta horretan adin guztietako emakumeek eta neskek hartu ahal izango dute parte.

Antolatzaileek plastikozko kayakak jarriko dituzte parte-hartzaileen eskura: K1 mailakoak(arraunlari batekoak) eta K2 mailakoak (bi arraunlariena). Partaideek 10:30etan egon beharko dute Arkote Arraun Taldearen arrapalan, zenbakia hartzeko.