EUSKADI.-Emakumeen jarduerei buruzko hitzaldiak izango dira Martxoaren 8ko ospakizunaren programaren ardatz Gernikan (Bizkaia)

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 14:46

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Gernika-Lumoko Udaleko (Bizkaia) Berdintasun Sailak ekitaldi ugari dituen programazioa osatu du martxoaren 26ra bitartean, eta emakumeen jarduerei buruzko bi hitzaldi izango dira ardatz, udal gernikarretik adierazi dutenez.

Ekitaldiak larunbatean hasiko dira, Elai-Alai aretoan Getxoko Hegaitz taldeak 20:00etatik aurrera antzeztuko duen "Lamiak" antzezlanarekin. Sarrerak 4 eurotan egongo dira salgai eta emakumeen elkarteetako kideentzat 3 eurotan. Ikuskizunean emakumeen talde bat mundua aldatzen ahalegintzen da eta horretarako, lehenik eta behin, gosearekin amaitzen saiatuko dira.

Bestalde, martxoaren 10ean, 17:30etan, "Suma de saberes" hitzaldia izango da Elai-Alai aretoan, Bakioko Bizilore elkartearen eskutik. Bertan, ingurumenarekiko konpromisoa duten emakumezkoen gaia landuko da.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko egitaraua martxoaren 26an amaituko da hitzaldi-solasaldi batekin. Kultur Etxeko erakusketa gelan Toti Martinez de Lezea idazle ezaguna izango da "Historias del 8 de marzo" liburuaren inguruan jarduteko, 19:00etatik aurrera.