EUSKADI.-Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareak ikasturtea agurtzeko topaketa prestatu du Getxon (Bizkaia) ekainaren 6rako

Actualizado: viernes, 22 mayo 2009 14:45

BILBO, 22 May. (EUROPA PRESS) -

Ondarroa, Basauri, Ermua eta Getxo herri bizkaitarretako Jabekuntza Eskolek ekitaldi bat antolatu du 2008-2009 ikasturteari agur esateko. Ekitaldia Getxon izango da, ekainaren 6an, eta lau eskolak biltzeaz gain, Nekane Jurado eta Mertxe Larrañaga egongo dira krisi ekonomikoa eta honek emakumeengan duen eraginaz eztabaidatzeko.

Ostean, ibaian gora ibilalditxo bat egingo dute parte-hartzaileek txalupa batean, mokadu eta guzti. Hasiera Areetan izango da eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan amaituko da. Plaza-kopurua mugatua da eta soilik joan ahal dira aurretik egindako jardueretan parte hartu dutenak, antolatzaileek azaldu dutenez.