EUSKADI.-Emakumezkoen Antzerkiaren I. Astea antolatu du BBK-k Bilbon, bihartik larunbatera bitartean

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 19:05

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Emakumezkoen Antzerkiaren I. Astea egingo da BBKren Kultur Gelan, Bilbon, bihartik larunbatera bitartean. Emakumez osaturiko hiru antzerki talde amateurrek -hirurak, Besarkada Federazioko kide- emakumezkoen gizarte arloko eta berdintasuneko eskubideei buruzko antzezlanak eskainiko dituzte, BBK-ko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Horrela, bihar, "¿Habeis visto mi grito?" lana eskainiko du Luna Llena taldeak, jardunaldiei hasiera emateko. Luna Llena antzerki taldea Bilboko Zurbaranbarri Auzo Zentroko elkarteekin lankidetzan aritu ohi da.

Bigarren muntaia, "Mujeres Virtuosas", Hamaika taldeak eskainiko du ostiralean. Azkenik, zikloa bukatzeko, "En Petit Comite" lana interpretatuko du Iturribideko Grupo Totum antzerki taldeak 19:30etan. Sarrera doakoa izango da hiru saioetan, eserlekuak bete arte.

Antzerki amateurreko Besarkada Federazioaren barruko konpainiak emakumez osaturik daude. Adin guztietako emakumeak dira, eta beren asialdian gogor lan egiten dute eszenatokiaren gainean eta baita atzean ere. Beren antzerki-lanen gaiak ugariak diren arren, emakumezkoen protagonismoa, asebete gabeko barruak, gizarte-bortxakeria eta matxismoa izan ohi dira gai nagusiak. Besarkada Fundazioak, 2006. urtean lanean hasi zenetik, BBKren laguntza jaso du hainbat ekimenetan, horien artean, 2009an bere hirugarren ediziora iritsi diren "Mujeres en Escena" zikloetan.