EUSKADI.-Emakundek datorren astelehenean jakinaraziko du nortzuk diren 2009ko Berdintasunerako Sariaren irabazleak

Actualizado: viernes, 29 enero 2010 14:55

BILBO, 29 Ene. (EUROPA PRESS) -

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak eta Arantxa Elizondo erakundeko idazkari nagusiak 2009ko Berdintasunerako Emakunde Sariaren irabazleen jakinarazpena eta aurkezpena egingo dute datorren astelehenean, otsailaren 1ean.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko ordezkaritzaren egoitzan izango da, Bilbon, eta goizeko 11:00etan hasiko da. Bertan irabazleak ere izango dira, Emakundeko iturriek gaur iragarri dutenez.