EUSKADI.-EOSek aste honetan bukatuko du Gasteizko eta Donostiako abonuzko denboraldia, Howard Griffithsen zuzendaritzapean

Actualizado: martes, 9 junio 2009 16:06

DONOSTIA, 9 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) aste honetan bukatuko du Gasteizko (bihar) eta Donostiako (ostegunean eta ostiralean) abonuzko denboraldia, Arriaga, Mozarte eta Mendelssohnen obrak interpretatuz Howard Griffithsen zuzendaritzapean. Datorren astean beste programa bat eskainiko du Iruñean eta Bilbon, abonuzko denboraldia behin betiko bukatzeko.

EOSeko prentsa ohar baten bidez jakinarazi du bihar Gasteizko Principal Antzokian ariko dela, 20:00etan hasita, antzokiaren aurrean dagoen Hiri Espazioa aretoan 18:45ean emango duen hitzaldiaren ondoren. Ostegunean eta ostiralean Donostiako Kursaal Auditorioan izango dira hitzorduak, 20:00etan bi egunetan; aurreko hitzaldia 18:45ean izango da, Auditorioko Foyerrean.

Orkestrak eskainiko duen egitarauari dagokionez, Arriagaren "20 zenbakidun obertura" eta Mozarten "Fagot eta orkestrarako kontzertua" eta "K191 kontzertua" interpretatuko ditu. EOSeko fagot-jotzailea den Marco Caratto izango da bakarlaria. Kontzertua Mendelssohnen "Udako gau baten ametsa" piezarekin bukatuko da.

ESOekin batera Ainhoa Zubillaga eta Maria Espada sopranoek parte hartuko dute kontzertuan, eta Bilboko Koru Elkarteak ere bere ahotsak jarriko ditu. Howard Griffiths maisuak zuzenduko ditu Gasteizko eta Donostiako abonuzko denboraldia bukatzeko emanaldiak.