EUSKADI.-Errepideek gurutzaturiko hirigune txikietako segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzea aztertuko da ostiralean Oñatin

Actualizado: lunes, 4 mayo 2009 19:10

DONOSTIA, 4 May. (EUROPA PRESS) -

Real Automovil Club Vasco-Navarro elkarteak "Zeharbideak: hirigune txikietako bide segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzeko soluzioak" jardunaldia antolatu du ostiralerako Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, Oñatin (Gipuzkoa).

Jardunaldiaren helburua, Gipuzkoan, Katalunian, Valentzian eta Madrilen errepideek zeharkatzen dituzten hirigune txikiei buruz egin diren esperientziak azaltzea eta aztertzea da, haietako bide segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzeko soluzioen bila.

Antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, jardunaldi teknikoa 9:30etatik 14:00ak arte egingo da, eta RACC Fundaziotik, Valentziako Generalitatetik, Bartzelonako Diputaziotik, Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikotik helduriko adituek hartuko dute parte, eta gai hauen gainean egin diren zenbait esperientzia aztertu eta Europan aplikatzen ari diren "Traffic

calming" trafikoa lasaitzeko politika berriak aztertuko dituzte.