EUSKADI.-Errusia.- Dagoeneko 21 dira autobus baten eta zisterna-kamioi baten arteko talkan hildakoak Errusiako hego-mendebaldean

Actualizado: viernes, 24 julio 2009 18:36

MOSKU, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Errusiako hego-mendebaldean dagoen Rostov eskualdean autobus baten eta zisterna-kamioi baten artean gertatu den talkak 21 hildako utzi ditu dagoeneko, eta zaurituak hamarnaka dira, eskualdeko osasun-agintariek jakinarazi dutenez.

Dirudienez, zisterna-kamioia autobideko kontrako bidera sartu da eta autobus baten kontra egin du talka eskualdeko hiriburua den Rostov-on-Don hiritik 60 bat kilometrora. 19 pertsona ezbeharraren tokian bertan hil dira, eta beste bi ospitalean, RIA Novosti berri-agentziak azaldu duenez.

"Talka hain izan da gogorra ibilgailuak burdin mordoa bihurtu direla. Ezinezkoa zen jakitatea ze motako ibilgailuak ziren", adierazi dute lekukoek. Zauritu guztiak egoera larrian daude. Rashid Nurgaliyev Barne ministro errusiarrak bere gain hartu du istripuaren ikerketa, bozeramaile batek baieztatu duenez.

Errusiako errepide-sarea munduko luzeenetakoa da, baina bideen %20k besterik ez dituzten betetzen segurtasuneko nazioarteko estandarrak. Istripua gertatu den autobideak Mosku eta hegoaldeko eskualdeak eta portu-hiriak lotzen ditu, baina arriskutsuenetako bat dela esaten dute.